Poliziarik Gabeko Mundu Bat

Deskargatzeko:

«Ia edozein arazo sozial –auzokide zaratatsuetatik hasita kotxearen atzeko argi hautsi batetara– poliziaren esku-hartzearen gai bihurtu den gizarte batean bizi gara. Emaitza jazarpen eta indarkeria izurrite bat da. Baina, gure arazoak konpontzeko beste modu batzuk aurkituko bagenitu? Eta botere poliziala atzera eginarazi eta erakundea erabat deuseztatuko bagenu? Hemen, beste bisionario batzuekin batera pentsatzera eta jardutera gonbidatzen zaitugu, eta poliziarik gabeko mundu bat lortzeko moduak aurkitzera.

Honela aurkezten da AEBetako A World Without Police proiektua. Beraien helburua, izenak berak esaten duen bezala, poliziarik gabeko mundu baterantz abiatzean datza. Horretarako kritika zurrun eta antzuetatik haratago, estrategia konkretuak planteatzen dituzte. Nahiz eta AEBko testuinguruan idatzia izan, munduko beste zenbait txokotara estrapola daitekeela deritzogu. Todo Por Hacer aldizkariak egin zuen gaztelerazko itzulpena eta horretaz baliatu gara fanzine hau argitaratzeko.»

Jatorrizko testua:

Gaztelerazko itzulpena: